23 Eta han arrambelariec joric, erran çaroeten bere muthilei: athera neçaçue gudutic, minqui sakitua bainaiz.
24 Hauquiec orga-laster batetic aldatu çuten berce batera, ceina, erregueen ohitzara, ondotic heldu baitzen; eraman çuten Jerusalemera, eta hil cen. Bere arbasoen hobian ehorci çuten. Juda guciac eta Jerusalemec deithoratu çuten,
25 Eta guehienic Jeremiasec, ceinaren Josiasen gaineco Deithoreac egungo eguna arteo errepicatuac baitira guiçon eta emaztequi cantariez, eta hori legue bat beçala eguin da Israelen. Cantu hura iscribuz ekarria da Deithoreetan.
26 Josiasen gaineraco eguinçac berriz, haren onguieguinac, Jaunaren legueaz manatuac cirenac,
27 Haren lehembicico eta azquen eguinçac ere iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.