13 Guibelatu cen halaber Nabucodonosor erreguea ganic, ceinac cin eguinaraci baitzaroen Jaincoaz. Bere burua eta bihotza gogortu cituen, Israelgo Jainco Jauna gana ez bihurcea gatic.
14 Eta aphecen buruçagui guciec ere eta populuac leguea tzarqui hautsi çuten, jendaien icigarriqueria guciei jarraiquiz, eta lohitu çuten Jaunac bere buruari Jerusalemen sainduetsi çaroen etchea.
15 Bada, hequien arbasoen Jainco Jaunac meçuac igorcen çaroezten bere profeten arartecoz, gauaz jaiquiz eta egun oroz atzar emanez, populuari eta bere egoitzari barkatzea gatic.
16 Bainan hequiec trufatzen cituzten Jaincoaren mandatariac, erdeinu çuten haren erranez, eta irriz jokatzen cituzten profetac, Jaunaren hasarrea jauts cedin arteo haren populuaren gainera, eta sendagarriric içan etzedin arteo.
17 Ecic hequien gainera erakarri çuen Caldearren erreguea; hequietaco guiçon-gazteac ezpataz hil cituen bere etcheco sainduteguico etchean; etzitzayoten urricaldu ez morroinari, ez nescatchari, ez çaharrari, ez-eta çaharquituari ere, bainan oro Nabucodonosorren escuetara arthiqui cituen.
18 Eta Jaunaren etcheco unci guciac, ttipi eta handi, eta temploco, erregueren eta buruçaguien kutchac, oro Babilonara eraman cituen.
19 Etsaiec erre çuten Jaunaren etchea, urratu Jerusalemeco harrasia, erre dorre guciac, eta xahutu cerbait balio çutenac oro.