2 Joacacec hogoi eta hirur urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen.
3 Bainan Eguiptoco erreguec, Jerusalemera ethorri cenean, kendu çaroen koroa, eta ehun talendu cilharrezcoz eta urhezco talendu batez cergatu çuen lekua.
4 Joacacen orde haren anaia Eliaquim eçarri çuen erregue Judaren eta Jerusalemen gainean, eta icena aldatuz Joaquin deithu çuen. Joacaz berriz, berequin hartu çuen eta eraman çuen Eguiptora.
5 Joaquinec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean.
6 Haren contra igan cen Nabucodonosor Caldearren erregue, eta burdinetan eraman çuen Babilonara.
7 Eta harat eraman cituen Jaunaren unciac eta bere temploan eçarri cituen.
8 Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, harec erabili cituen tzarqueriac eta haren baithan aurkitu cirenac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iduquiac dira. Aldiz, Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde.