8 Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, harec erabili cituen tzarqueriac eta haren baithan aurkitu cirenac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iduquiac dira. Aldiz, Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde.
9 Joaquinec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hirur hilabethe eta hamar egunez erreguinatu cen Jerusalemen, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean.
10 Urtheac bere ingurua eguin ondoan, Nabucodonosor erregueac igorri cituen soldadoac, ceinec Babilonara erakarri baitzuten, hambatean eramaten cituztelaric Jaunaren etcheco unci baliosenac. Aldiz, Judaren eta Jerusalemen gainean Sedecias Joaquinen osaba eçarri çuen erregue.
11 Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
12 Gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean, eta etzuen ahalcatu Jeremias profetaren beguitharteac, Jaunaren ahotic minço citzaioelaric.
13 Guibelatu cen halaber Nabucodonosor erreguea ganic, ceinac cin eguinaraci baitzaroen Jaincoaz. Bere burua eta bihotza gogortu cituen, Israelgo Jainco Jauna gana ez bihurcea gatic.
14 Eta aphecen buruçagui guciec ere eta populuac leguea tzarqui hautsi çuten, jendaien icigarriqueria guciei jarraiquiz, eta lohitu çuten Jaunac bere buruari Jerusalemen sainduetsi çaroen etchea.