1 Eguin çuen halaber cobrezco aldare bat, hogoi besoz luce cena, hogoi besoz çabal eta hamar besoz gora.
2 Itsaso bat ere urthu çuen, hamar besotacoa ezpainetic ezpainera, inguruz biribila; borz besoren goratasuna çuen, eta hogoi eta hamar besotaco soka batec inguratzen çuen haren itzulia.
3 Haren azpian baciren idi-itchura batzu, eta campotic hamar besotaric hamar besotara lanquetadura batzuec bi lerrotan beçala itsasoaren sabela inguratzen çuten. Bada idiac urthuz eguinac ciren.
4 Eta itsasoa bera jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec ipharrera beguiratzen baitzuten, berce hirurec mendebalera, berce hirurec hegoara eta gaineraco hirurec iguzqui-haicera, itsasoa çutelaric gainean eçarria; berriz, idien guibelac barneco alderat çauden itsasoaren azpian.