10 Itsasoa berriz, escuinaldean eçarri çuen iguzqui-haicetic hegoara buruz.
11 Hiramec eguin cituen berçalde berçac, bihorcecoac eta gorgoilac; eta akabatu çuen erregueren lan gucia Jaincoaren etchean,
12 Erran nahi da bi habe, epistiliac eta buruac, eta sare-iduri batzu buruac estalcen cituztenac epistilien gainetic.
13 Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren.
14 Orobat eguin cituen oinac eta oinen gainean eçarri cituen unciac;
15 Itsaso bat, itsasoaren azpico hamabi idiac ere,
16 Berçac, bihorcecoac eta gorgoilac. Salomoni Hiram haren aitac cobre garbienetic eguin ciozcan Jaincoaren etcheco tresna guciac.