13 Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren.
14 Orobat eguin cituen oinac eta oinen gainean eçarri cituen unciac;
15 Itsaso bat, itsasoaren azpico hamabi idiac ere,
16 Berçac, bihorcecoac eta gorgoilac. Salomoni Hiram haren aitac cobre garbienetic eguin ciozcan Jaincoaren etcheco tresna guciac.
17 Erreguec, Jordaneco ephaitza batean Socoten eta Saredatharen artean, buztin-lurrean urtharaci cituen.
18 Ecin kondatuzcoa cen, berriz, uncien ostea, halai non cobrearen phisua ez baitzen jaquina.
19 Hola Salomonec eguin cituen Jaincoaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea eta mahainac, eta hequien gainean proposicioneco oguiac;