2 Itsaso bat ere urthu çuen, hamar besotacoa ezpainetic ezpainera, inguruz biribila; borz besoren goratasuna çuen, eta hogoi eta hamar besotaco soka batec inguratzen çuen haren itzulia.
3 Haren azpian baciren idi-itchura batzu, eta campotic hamar besotaric hamar besotara lanquetadura batzuec bi lerrotan beçala itsasoaren sabela inguratzen çuten. Bada idiac urthuz eguinac ciren.
4 Eta itsasoa bera jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec ipharrera beguiratzen baitzuten, berce hirurec mendebalera, berce hirurec hegoara eta gaineraco hirurec iguzqui-haicera, itsasoa çutelaric gainean eçarria; berriz, idien guibelac barneco alderat çauden itsasoaren azpian.
5 Aldiz haren loditasunac baçuen cehe baten heina, eta haren ezpaina cen edateco unci baten ezpaina beçala edo lili çabaldu batena beçala; hirur mila metreta iduquitzen cituen.
6 Eguin cituen orobat hamar unci; eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric, hequietan garbitzeco holocaustatzat escainceco ciren guciac; apheçac berriz, itsasoan garbitzen ciren.
7 Hamar urhezco ganderailu ere eguin cituen, manatua içan cen moldearen arabera; eta eçarri cituen temploan, borz escuinetaric eta borz ezquerretaric.
8 Eguin cituen oraino hamar mahain, eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric; eta eguin cituen ehun gorgoila.