7 Hamar urhezco ganderailu ere eguin cituen, manatua içan cen moldearen arabera; eta eçarri cituen temploan, borz escuinetaric eta borz ezquerretaric.
8 Eguin cituen oraino hamar mahain, eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric; eta eguin cituen ehun gorgoila.
9 Eguin cituen, berriz, aphecen lorioa eta basilica handi bat, eta basilican atheac, cobrez estali cituenac.
10 Itsasoa berriz, escuinaldean eçarri çuen iguzqui-haicetic hegoara buruz.
11 Hiramec eguin cituen berçalde berçac, bihorcecoac eta gorgoilac; eta akabatu çuen erregueren lan gucia Jaincoaren etchean,
12 Erran nahi da bi habe, epistiliac eta buruac, eta sare-iduri batzu buruac estalcen cituztenac epistilien gainetic.
13 Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren.