1 Salomonec ekarri cituen beraz haren aita Dabidec botuz eman guciac; eta cilhar, urhe eta unci guciac Jaincoaren etcheco kutchetan eçarri cituen.
2 Guero Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo çaharrac leinuetaco aitzindari guciac eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac, Jaunaren batasuneco arka ekar ceçatençat Dabiden hiritic, ceina baita Sion.
3 Hargatic Israelgo guiçon guciac erregueren gana ethorri ciren çazpigarren hilabetheco besta-egunean.
4 Eta Israelgo çahar guciac ethorri cirenean, lebitarrec hartu çuten arka,
5 Eta ekarri çuten tabernacleari çatcheizcon tresna guciequin. Aphecec berriz, lebitarrequin ekarri cituzten tabernaclean ciren sainduteguico unciac.
6 Aldiz erregue Salomonec, Israelgo bilku guciac eta arkaren aitzinera bildu ciren guciec ahariac eta idiac konda ahal baino guehiago imolatzen cituzten, hambatecoa cen ecic bitimen ostea.
7 Aphecec Jaunaren batasuneco arka eçarri çuten bere toquian, erran nahi da temploco oraclean, sainduren sainduan querubinen hegalen azpian;