4 Eta Israelgo çahar guciac ethorri cirenean, lebitarrec hartu çuten arka,
5 Eta ekarri çuten tabernacleari çatcheizcon tresna guciequin. Aphecec berriz, lebitarrequin ekarri cituzten tabernaclean ciren sainduteguico unciac.
6 Aldiz erregue Salomonec, Israelgo bilku guciac eta arkaren aitzinera bildu ciren guciec ahariac eta idiac konda ahal baino guehiago imolatzen cituzten, hambatecoa cen ecic bitimen ostea.
7 Aphecec Jaunaren batasuneco arka eçarri çuten bere toquian, erran nahi da temploco oraclean, sainduren sainduan querubinen hegalen azpian;
8 Halaco moldez non querubinec beren hegalac hedatzen baitzituzten arka phausatua cen lekuaren gainera, eta estalcen baitzuten arka bere haguequin.
9 Eta nola arkaren erabilceco hagac luceguixeac baitziren, hequien muthurrac agueri ciren oraclearen aitzinean; bainan camporatchago cenac ecin ikus cetazqueen. Han içan da beraz arka bethi egungo eguna arteo.
10 Arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicen, Moisec Horeben eçarriac, Jaunac Israelgo semeei leguea eman çaroetenean Eguiptotic ilkitzen cirelaric.