1 Orduan Salomonec erran çuen: Jaunac aguindu çuen hedoian eguinen çuela bere egoitza.
2 Nic berriz, etche bat eguin diot haren icenari, hartan egon dadiençat bethi gucian.
3 Eta erreguec itzuli çuen beguithartea eta benedicatu çuen Israelgo oste gucia (ecic ostea xutic çagoen beguira); eta erran çuen:
4 Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, ceinac eguincetan eçarri baitu ene aita Dabidi eman cioen hitza erranez:
5 Ene populua Eguiptoco lurretic atheratu dudan egunetic, ez dut Israelgo leinu gucietan hiri bat hautatu, han etche bat eguin çaquion ene icenari; eta ez dut berce guiçon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruçagui içateco;
6 Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene icena han içan dadiençat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean erregue eçarceco.