25 Çuc ençunen ditutzu cerutic, beguithartez jarrico çaizquio Israelgo çure populuari, eta bihurraracico ditutzu hequiei eta hequien aitei eman daroeçuten lurrera.
26 Baldin cerua hersia içanez, uriric erorcen ez bada populuaren bekatuen ariaz, eta othoizten baçaituzte toqui huntan, çure icenari aithor emanez eta beren bekatuetaric bihurtuz, jo ditutzun ondoan,
27 Ençun çatzu, Jauna, cerutic; çure cerbitzariei eta Israelgo çure populuari barka diotzotzuete beren bekatuac; irakats dioçoçuete bide ona ceintan sarthu behar baitira, eta çure populuari goçatzera eman dioçun lurrari uria emoçu.
28 Lurraren gainera atheratu badira gosetea, içurritea, herdoa, lanhadura, xartalac eta harrac; etsaiec, bazterrac larruturic, sethiatzen badituzte hirico atheac, eta gaitz eta eritasun guciec hersatzen badute populua;
29 Baldin Israelgo çure populutic norbaitec, eçagutuz bere çauria eta eritasuna, othoitz eguiten badu eta escuac etche huntan hedatzen baditu,
30 Çuc ençunen duçu cerutic, erran nahi da çure egoitza goratic; beguithartez jar çaquizquio, eta bakotchari bihur dioçoçu hainaren bihotzean eçagutzen ditutzun bideen arabera, çuc ecen bakarric eçagutzen ditutzu guiçasemeen bihotzac,
31 Çure beldur içan ditecen eta çure bideetan ibil ditecen, gure aitei eman dioçuten lurraren gainean bici diren egun guciz.