5 Ene populua Eguiptoco lurretic atheratu dudan egunetic, ez dut Israelgo leinu gucietan hiri bat hautatu, han etche bat eguin çaquion ene icenari; eta ez dut berce guiçon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruçagui içateco;
6 Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene icena han içan dadiençat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean erregue eçarceco.
7 Eta ene aita Dabiden nahia içan cenean Israelgo Jainco Jaunaren icenari etche baten eguitecoa,
8 Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea;
9 Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena.
10 Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.
11 Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena.