1 Salomonec akabatu çuenean bere othoitza, cerutic jautsi cen sua, eta iretsi cituen holocaustac eta bitimac, eta Jaunaren maiestateac bethe çuen temploa.
2 Eta Jaunaren temploan ecin sar çaitezqueen apheçac, Jaunaren maiestateac bethe çuelacoz Jaunaren temploa.
3 Israelgo seme guciec ere ikusten cituzten sua eta Jaunaren gloria temploaren gainera jausten, eta ahuspez eroriz harrizco galçadaren gainera, adoratu eta laudatu çuten Jauna, ciotelaric: Jauna cein den ona! haren urricalpenac mendeetaraino badirau!
4 Erreguec berriz, eta populu guciac bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean.