13 Baldin hersten badut cerua eta uriric ez bada erorcen, manatzen eta igorcen baditut xartalac lurraren iresteco, eta ene populura bidalcen badut içurritea;
14 Bainan bere baitharaturic, ene populuac, ceinaren gainera deithua içan baita ene icena, othoizten banau, bilhatzen badu ene beguithartea, eta bere bide guciz tzarretaric guibelatuz, penitencia eguiten badu; nic ere ençunen dut cerutic, barkatiar içanen natzaiote hequien bekatuei, eta sasualduco dut hequien lurra.
15 Ene beguiac halaber idequiac egonen dira eta ene beharriac atzarriac leku huntan othoiztuco nauenaren othoitzari.
16 Ecic leku hau hautatu eta saindutu dut, ene icena hemen egon dadiençat menderen mendetan, ene beguiac eta bihotza hemen egon ditecen ethorcecoac diren egun orotan.
17 Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, Dabid çure aita ibili den beçala; eguiten baduçu nic manatu darozquitzudan gucien arabera, eta beguiratzen baditutzu ene çucenac eta ene erabaquiac;
18 Eraiquiren dut çure erresumaco tronua, çure aita Dabidi aguindu diodan beçala, nioelaric: Çure odolean ez da guiçona escastuco Israelen gainean buruçagui içateco.
19 Bainan baztercen baçarete, uzten baditutzue ene çucenac eta eman darozquitzuedan manamenduac, eta urrunduric cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainco arrotzac,