17 Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, Dabid çure aita ibili den beçala; eguiten baduçu nic manatu darozquitzudan gucien arabera, eta beguiratzen baditutzu ene çucenac eta ene erabaquiac;
18 Eraiquiren dut çure erresumaco tronua, çure aita Dabidi aguindu diodan beçala, nioelaric: Çure odolean ez da guiçona escastuco Israelen gainean buruçagui içateco.
19 Bainan baztercen baçarete, uzten baditutzue ene çucenac eta eman darozquitzuedan manamenduac, eta urrunduric cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainco arrotzac,
20 Iraiciren çaituztet eman içan darotzuedan ene lurretic; ene icenari consecratu diodan etche hau kenduren dut ene beguietaric, eta eçarriren dut populu gucien irrigarri eta iracasbidetzat.
21 Eta etche hau erranquiçunetan içanen da hemen iraganen diren guciençat, eta erranen dute harrituz: Cergatic Jaunac hunela eguin daroete lur huni eta etche huni?
22 Eta ihardetsia içanen çaroete: Ceren utzi duten beren arbasoen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic erakarri cituena; ceren hartu, adoratu eta cerbitzatu dituzten jainco arrotzac; horren gatic ondico hauquiec oro erori çaizcote gainera.