2 Eta Jaunaren temploan ecin sar çaitezqueen apheçac, Jaunaren maiestateac bethe çuelacoz Jaunaren temploa.
3 Israelgo seme guciec ere ikusten cituzten sua eta Jaunaren gloria temploaren gainera jausten, eta ahuspez eroriz harrizco galçadaren gainera, adoratu eta laudatu çuten Jauna, ciotelaric: Jauna cein den ona! haren urricalpenac mendeetaraino badirau!
4 Erreguec berriz, eta populu guciac bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean.
5 Erregue Salomonec hil cituen beraz bitimac, idietaric hogoi eta bi mila, aharietaric sei hogoi mila; eta erreguec eta populu guciac eguin çuten Jaincoaren etcheco consecracionea.
6 Apheçac berriz, beren eguimbideetan çauden, eta lebitarrec musicaco tresnen gainean cantatzen çuten erregue Dabidec Jaunaren laudatzeco eguin cantu hau: Ceren bethierecoa den haren urricalmendua. Tresnen gainean cantatzen cituzten Dabiden himnoac; aphecec berriz, hequien aitzinean turutac jotzen cituzten, eta Israel gucia xutic çagoen.
7 Salomonec halaber sainduetsi çuen lorio-erdia Jaunaren temploaren aitzinean, ecic han escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimen bilgorrac, eguin içan çuen cobrezco aldareac ecin jasan, cetzazquelacoz holocaustac, sacrificioac eta bilgorrac.
8 Salomonec orduan eguin çuen beraz çazpi egunez besta, eta harequin batean Israel guciac, bilku gaitzac, Ematheco sarcetic Eguiptoco errecarainotic ethorriac.