6 Apheçac berriz, beren eguimbideetan çauden, eta lebitarrec musicaco tresnen gainean cantatzen çuten erregue Dabidec Jaunaren laudatzeco eguin cantu hau: Ceren bethierecoa den haren urricalmendua. Tresnen gainean cantatzen cituzten Dabiden himnoac; aphecec berriz, hequien aitzinean turutac jotzen cituzten, eta Israel gucia xutic çagoen.
7 Salomonec halaber sainduetsi çuen lorio-erdia Jaunaren temploaren aitzinean, ecic han escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimen bilgorrac, eguin içan çuen cobrezco aldareac ecin jasan, cetzazquelacoz holocaustac, sacrificioac eta bilgorrac.
8 Salomonec orduan eguin çuen beraz çazpi egunez besta, eta harequin batean Israel guciac, bilku gaitzac, Ematheco sarcetic Eguiptoco errecarainotic ethorriac.
9 Eta çorcigarren egunean eguin çuen baldarnaren besta, aldarearen consecracionea eguin çuelacoz çazpi egunez, eta çazpi egunez besta-burua celebratu.
10 Beraz çazpigarren hilabetheco hogoi eta hirugarren egunean, populuac igorri cituen beren olhetara, atseguinez eta bozcarioz betheac Jaunac Dabidi, Salomoni eta Israelgo bere populuari eguin ciozcaten onguiez.
11 Salomonec osatu cituen Jaunaren etchea, erregue-etchea eta bere gogoan hartu cituen guciac eguiteco Jaunaren temploan eta bere jaureguian, eta orotan çorion içan çuen.
12 Bada, gabaz Jauna aguertu citzaioen, eta erran çaroen: Ençun içan dut çure othoitza, eta leku hau enetzat hautatu dut sacrificioco etchetzat.