1 Bada, hogoi urthe bethe ondoan, Salomonec Jaunaren temploa eta bere jaureguia alchatu cituenaz gueroztic,
2 Salomonec berritu cituen Hiramec eman çarozquien hiriac, eta hequietan egoitzaz eçarri cituen Israelgo semeac.
3 Goan cen halaber Emath Subacora eta hartaz jabetu cen.
4 Mortuan alchatu çuen Palmira, eta berce hiri guciz hazcar batzu eguin cituen Emathen.
5 Orobat eguin cituen Bethoron-garai eta Bethoron-behere, hiri harrasiztatuac, athe, haga eta cerrapodunac;
6 Balaath ere, eta Salomonenac ciren hiri guciz hazcarrac oro, eta orga-lasterretaco eta çaldizcoen hiri guciac; Salomonec nahi içan eta burutan hartu cituenac oro eguin cituen Jerusalemen, Libanen eta bere azpico lur gucian.