4 Mortuan alchatu çuen Palmira, eta berce hiri guciz hazcar batzu eguin cituen Emathen.
5 Orobat eguin cituen Bethoron-garai eta Bethoron-behere, hiri harrasiztatuac, athe, haga eta cerrapodunac;
6 Balaath ere, eta Salomonenac ciren hiri guciz hazcarrac oro, eta orga-lasterretaco eta çaldizcoen hiri guciac; Salomonec nahi içan eta burutan hartu cituenac oro eguin cituen Jerusalemen, Libanen eta bere azpico lur gucian.
7 Hethear, Amorhear, Pherecear, Hebear eta Jebusearretaric guelditu ciren guciac, Israelgo odoletic etzirenac,
8 Hequien seme eta ondocoetaric Israeldarrec hil etzituztenac, Salomonec cergaren azpian eçarri cituen, egungo eguna arteo beçala.
9 Aldiz Israelgo semeetaric etzuen eçarri erregueren lanetan cerbitzatzeco; ecic hequiec ciren guerla-guiçonac, lehembicico aitzindariac, orga-lasterretaco eta çaldizcoen buruçaguiac.
10 Berriz, erregue Salomonen armadaco buruçaguiac, populuari manatzen çutenac, hamabitan hogoi eta hamar ciren.