17 Gure taldekoa zen eta gu bezala zerbitzu hau betetzeko aukeratua.
18 Baina bere hobenaren ordain-diruaz soro bat erosi zuen eta, buruz behera amildurik, erditik lehertu zen eta haren erraiak lurrean zabaldu ziren.
19 Jerusalemdar guztiek izan zuten honen berri, eta soro hari “Hakeldama” eman zioten izena beren hizkuntzan, hots, “Odol-soro”.
20 Hau dago idatzia, hain zuzen, Salmoen liburuan: «Bihur bedi haren bizilekua basamortu, geldi bedi inor gabe.«Eta beste hau ere bai: «Har beza beste batek haren kargua.
21-22 «Beharrezkoa da, beraz, norbait gure taldeari elkartzea. Jesus Jauna gure artean bizi izan den denbora guztian —Joanek bataiatu zuenetik zerura jasoa izan den arte, alegia— gurekin ibili direnetakoa izan behar du, gurekin batera haren piztueraren lekuko izan dadin».
23 Bi aurkeztu zituzten: Jose, deituraz Barsaba, izengoitiz Zintzo, eta Matias.
24 Ondoren, honela egin zuten otoitz: «Jauna, guztien barrua ezagutzen duzun horrek, erakuts iezaguzu biotarik zein hautatu duzun,