1-2 Teofilo maitea: Neure lehen liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zen eguna arte Jesusek egin eta irakatsi zuen guztiaz idatzi nuen. Zerura igo aurretik, Espiritu Santuaren eraginez azken aginduak eman zizkien berak aukeratutako apostoluei.
3 Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.
4 Haiekin bazkaltzen ari zen batean, honela agindu zien: «Ez alde egin Jerusalemdik, zaudete nik Aitaren partetik egin dizuedan agintzariaren zain.
5 Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete».
6 Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten:—Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?
7 Jesusek erantzun zien:—Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea.