23 Bi aurkeztu zituzten: Jose, deituraz Barsaba, izengoitiz Zintzo, eta Matias.
24 Ondoren, honela egin zuten otoitz: «Jauna, guztien barrua ezagutzen duzun horrek, erakuts iezaguzu biotarik zein hautatu duzun,
25 apostolu-zerbitzu honetan Judasek utzi duen tokia betetzeko, zegokion tokira joan baita hura».
26 Zotz eginik, Matiasi egokitu zitzaion eta beste hamaika apostoluekin elkartu zuten.