24 Hurrengo egunean Zesareara iritsi ziren. Kornelio zain zegoen, bere ahaideak eta adiskiderik minenak bildurik.
25 Pedro sartzera zihoala, Kornelio bidera atera zitzaion eta oinetara ahuspeztu.
26 Baina Pedrok zutiarazi egin zuen, esanez: «Altxa zaitez, gizaki hutsa naiz ni ere».
27 Ondoren, harekin hizketan etxean sartu zen Pedro; jende asko aurkitu zuen bildurik,
28 eta esan zien: «Dakizuen bezala, judu batek debekatua dauka atzerritarrekin inolako harremanik izatea nahiz haien etxean sartzea. Baina niri Jainkoak erakutsi dit ez dudala inor lohi edo kutsatutzat hartu behar.
29 Horregatik, ez dut eragozpenik izan etortzeko, deitu didazuenean. Esadazue, bada, zergatik ekarri nauzuen».
30 Korneliok erantzun zion: «Duela lau egun, ordu honetantxe, arratsaldeko hiruretan, otoitzean ari nintzen etxean. Bat-batean, gizon bat agertu zitzaidan aurrean, jantzi distiratsuz,