29 Horregatik, ez dut eragozpenik izan etortzeko, deitu didazuenean. Esadazue, bada, zergatik ekarri nauzuen».
30 Korneliok erantzun zion: «Duela lau egun, ordu honetantxe, arratsaldeko hiruretan, otoitzean ari nintzen etxean. Bat-batean, gizon bat agertu zitzaidan aurrean, jantzi distiratsuz,
31 eta esan zidan: “Kornelio, entzun du Jainkoak zure otoitza eta gogora ekarri zure limosnak.
32 Bidal ezazu, bada, norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera. Simon larruginaren etxean dago ostatuz, itsasertzean”.
33 Berehala bidali nizun mandatua, eta zuk etortzeko borondatea izan duzu. Hemen gaituzu, bada, orain guztiok Jainkoaren aurrean; prest gaude Jaunak guri esateko agindu dizun guztia entzuteko».
34 Orduan, honela mintzatu zen Pedro: «Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten,
35 baizik eta berari begirune dion eta beraren nahia betetzen duen edonor duela gogoko, herri batekoa nahiz bestekoa izan.