3 Egun batean, arratsaldeko hirurak aldera, ikuskari bat izan zuen: argi ikusi zuen, nola Jainkoaren aingeruak zegoen lekura sartu eta bere izenez deitzen zion.
4 Kornelio begira gelditu zitzaion eta, beldurrak harturik, galdetu zion:—Zer duzu, Jauna?Aingeruak erantzun zion:—Zure otoitz eta limosnak atsegin izan zaizkio Jainkoari eta gogoan ditu.
5 Bidal ezazu, bada, norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera.
6 Beste Simon baten etxean dago ostatuz; larrugina da Simon hau eta itsasertzean du etxea.
7 Hitz egin zion aingeruak alde egin orduko, bere konfiantzako bi morroiri eta laguntzaile zuen soldadu jainkozale bati deitu
8 eta, guztiaren berri eman ondoren, Jopera bidali zituen.
9 Biharamunean, mandatariok bidez zihoazela eta jadanik hiritik hurbil zirela, Pedro terrazara igo zen eguerdi aldera otoitz egitera.