32 Bidal ezazu, bada, norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera. Simon larruginaren etxean dago ostatuz, itsasertzean”.
33 Berehala bidali nizun mandatua, eta zuk etortzeko borondatea izan duzu. Hemen gaituzu, bada, orain guztiok Jainkoaren aurrean; prest gaude Jaunak guri esateko agindu dizun guztia entzuteko».
34 Orduan, honela mintzatu zen Pedro: «Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten,
35 baizik eta berari begirune dion eta beraren nahia betetzen duen edonor duela gogoko, herri batekoa nahiz bestekoa izan.
36 Hark bere mezua bidali die israeldarrei, guztien Jauna den Jesu Kristoren bidez bakearen berri ona iragarriz.
37 Badakizue, Galilean hasi eta Judea osoan, Joanek predikatu eta bataiatu ondoren, gertatu zena,
38 Nazareteko Jesusena, alegia: Jainkoak Espiritu Santuaz eta indarrez gantzutu zuen, eta hark on egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bere bizitza, Jainkoa berekin baitzuen.