42 Jesusek berak agindu zigun herriari predikatzeko, bera dela Jainkoak bizien eta hildakoen epaile ezarri duena aitortuz.
43 Profeta guztiek testigantza hau egiten dute hartaz: harengan sinets dezaten guztiek bekatuen barkamena hartuko dutela beraren bitartez».
44 Oraindik Pedro hizketan ari zela, Espiritu Santua jaitsi zen mezua entzuten ari ziren guztien gainera.
45 Pedrorekin etorritako fededun juduak txunditurik zeuden, Espiritu Santuaren dohaina jentilen gain ere isurtzen zela ikustean.
46 Izan ere, hizketa arrotzez hitz egiten eta Jainkoa handiesten entzuten zieten. Orduan, Pedrok esan zuen:
47 «Nork uka diezaieke hauei bataioko ura, guk bezalaxe hartu baitute Espiritu Santua?»
48 Eta Jesu Kristoren izenean bataia zitzatela agindu zuen. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzeko eskatu zioten Pedrori.