5 Bidal ezazu, bada, norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera.
6 Beste Simon baten etxean dago ostatuz; larrugina da Simon hau eta itsasertzean du etxea.
7 Hitz egin zion aingeruak alde egin orduko, bere konfiantzako bi morroiri eta laguntzaile zuen soldadu jainkozale bati deitu
8 eta, guztiaren berri eman ondoren, Jopera bidali zituen.
9 Biharamunean, mandatariok bidez zihoazela eta jadanik hiritik hurbil zirela, Pedro terrazara igo zen eguerdi aldera otoitz egitera.
10 Goseturik, zerbait hartu nahi izan zuen. Prestatzen ari zitzaizkion bitartean, goi-ikuskari hau izan zuen:
11 zerua zabalik ikusi zuen eta oihal handi baten antzeko zerbait, lau puntetatik zintzilik, lurreraino jaisten.