8 eta, guztiaren berri eman ondoren, Jopera bidali zituen.
9 Biharamunean, mandatariok bidez zihoazela eta jadanik hiritik hurbil zirela, Pedro terrazara igo zen eguerdi aldera otoitz egitera.
10 Goseturik, zerbait hartu nahi izan zuen. Prestatzen ari zitzaizkion bitartean, goi-ikuskari hau izan zuen:
11 zerua zabalik ikusi zuen eta oihal handi baten antzeko zerbait, lau puntetatik zintzilik, lurreraino jaisten.
12 Mota guztietako lauoineko, narrasti eta hegaztiak zituen barruan.
13 Eta mintzo batek esan zion:—Ea, Pedro! Hil eta jan.
14 Pedrok erantzun zuen:—Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik jan.