1 Jakin zuten apostoluek eta Judeako senideek, jentilek ere Jainkoaren hitza onartu zutela.
2-3 Pedro Jerusalemera itzuli zenean, erdainkuntzaren aldeko fededun juduek erdaingabeen etxean sartu eta beraiekin jan zuela bota zioten aurpegira.
4 Orduan, Pedrok dena zehatz-mehatz kontatu zien:
5 «Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.
6 Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.