11 Eta une horretan hiru gizonezko agertu ziren gu geunden etxera; Zesareatik bidalita zetozen niregana.
12 Kezkarik gabe haiekin joateko agindu zidan Espirituak. Sei senide hauek joan ziren nirekin, eta gizon haren etxean sartu ginen.
13 Hark kontatu zigun nola aingeru bat agertu zitzaion etxean eta esan zion: “Bidal ezazu norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera.
14 Hark esango dizunaren bidez salbatuko zarete, zu eta zure etxekoak”.
15 Hitz egiten hasi nintzen orduko, Espiritu Santua jaitsi zen haiengana, hasieran guregana jaitsi zen bezala.
16 Orduan, Jaunak esana gogoratu nuen: “Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek Espiritu Santuaz izango zarete bataiatuak”.
17 Beraz, Jainkoak guri Jesu Kristo Jaunarengan sinesteagatik eman zigun dohain bera eman badie horiei ere, nor nintzen ni Jainkoari aurka egiteko?»