26 eta, aurkitu zuenean, Antiokiara eraman zuen. Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende askori irakatsiz. Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei «kristau» izena.
27 Garai hartan, profezi dohaina zuten senide batzuk jaitsi ziren Jerusalemdik Antiokiara.
28 Haietako batek, Agabo zeritzanak, Espirituak eraginik, mundu guztian gosete handia izango zela adierazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio enperadorearen garaian.
29 Ikasleek, orduan, Judeako senideei laguntza bidaltzea erabaki zuten, bakoitzak ahal zuena.
30 Eta hala egin zuten: Bernabe eta Saulorekin bidali zizkieten emaitzak hango arduradunei.