1 Ikonion ere, Paulo eta Bernabe juduen sinagogan sartu ziren eta, hain ongi hitz egin zutenez, judu eta greziar askok sinetsi zuen.
2 Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu.
3 Hala eta guztiz ere, Paulo eta Bernabe luzaroan egon ziren bertan, Jaunari buruz ausarki hitz eginez; eta Jaunak, mirariak eta egintza harrigarriak egiteko dohaina haiei emanez, bere onginahiari buruzko mezua baiesten zuen.
4 Hiriko jendea bi aldetara jarri zen, batzuk juduen alde eta besteak apostoluen alde.
5 Halako batean, ordea, jentilek eta juduek, agintariekin batera, gogorrera jo eta apostoluak harrika hiltzea erabaki zuten;
6 baina Paulok eta Bernabek, horretaz jabeturik, Likaoniako Listra eta Derbe herrixka eta inguruetara ihes egin zuten,