4 Hiriko jendea bi aldetara jarri zen, batzuk juduen alde eta besteak apostoluen alde.
5 Halako batean, ordea, jentilek eta juduek, agintariekin batera, gogorrera jo eta apostoluak harrika hiltzea erabaki zuten;
6 baina Paulok eta Bernabek, horretaz jabeturik, Likaoniako Listra eta Derbe herrixka eta inguruetara ihes egin zuten,
7 eta han ere berri ona zabaltzen jardun zuten.
8 Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri.
9 Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea bazuela ikusirik,
10 oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!»Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen.