8 Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri.
9 Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea bazuela ikusirik,
10 oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!»Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen.
11 Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jaitsi zaizkigu geure artera giza itxuran!»
12 Bernaberi Zeus deitzen zioten eta Paulori Hermes, hau baitzen hitz egiten zuena.
13 Hiriko sarreran zegoen Zeusen tenpluko apaizak zezenak ekarrarazi zituen, lore-sortaz apaindurik, hiriko ateetara, eta jendearekin batean oparitzat hil nahi zituen apostoluen omenez.
14 Ohartu zirenean, Bernabe eta Paulo apostoluak beren soingainekoak urratu eta jendartera oldartu ziren, deiadarka: