17 gainerako gizakiek Jauna bila dezaten, nireak diren nazio guztiek. Hala diot nik, Jaunak, hori guztia
18 antzinatik jakinarazi duenak.
19 «Beraz, ene iritziz, ez zaie alferreko oztoporik ezarri behar Jainkoarengana bihurtzen diren jentilei.
20 Aski dugu hauxe eskatuz idaztea: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ezta odolik ere.
21 Izan ere, juduek aspalditik irakurtzen eta azaltzen dute Moisesen legea larunbatero herri guztietako sinagogetan».
22 Orduan, apostoluek eta arduradunek, eliz elkarte osoarekin bat, beren arteko batzuk hautatu eta Paulo eta Bernaberekin Antiokiara bidaltzea erabaki zuten. Judas Barsaba eta Silas hautatu zituzten, senideen artean itzal handiko gizonak biak,
23 eta gutun hau eman zieten eramateko:«Anaia apostoluek eta arduradunek Antiokiako, Siriako eta Ziliziako jentil-herrietako senideoi, agur!