3 Antiokiako eliz elkarteak biderako beharrezkoak eman zizkien. Fenizia eta Samarian barrena igarotzean, jentilak ere konbertitzen ari zirela jakinarazten zieten senideei, horrela, guztiei poz handia emanez.
4 Jerusalemera iritsi zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta arduradunek harrera ona egin zieten, eta Jainkoak beraien bidez egindako guztiaren berri eman zieten.
5 Baina sinestedun egindako fariseuen alderdiko batzuk atera ziren, esanez jentilak ere erdaindu egin behar zirela eta Moisesen legea betetzera behartu.
6 Orduan, apostoluak eta arduradunak arazo hau aztertzeko bildu ziren.
7 Eztabaida luzearen ondoren, zutitu zen Pedro eta esan zuen: «Anaiok, dakizuenez, aspaldi aukeratu ninduen Jainkoak zuen artetik, jentilek nire ahotik berri onaren mezua entzun zezaten eta sinetsi.
8 Eta bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoak onartzen dituela azaldu du, haiei ere guri bezala Espiritu Santua emanez.
9 Haien eta gure artean inolako bereizketarik egin gabe, garbi egin ditu haien bihotzak fedearen bidez.