30 Bidaliak, beraz, Antiokiara jaitsi ziren eta, biltzarra bildurik, gutuna eman zieten.
31 Hau irakurtzean, poz-pozik gelditu ziren hitz adoregarri haiekin.
32 Judas eta Silasek, profeta baitziren, luze eta zabal hitz egin zuten senideekin, hauek adoretuz eta gogoberotuz.
33 Denboraldi bat egin zuten han, eta bidali zituztenengana itzuli ziren senideen bake-agurrarekin. (
34 ).
35 Paulo eta Bernabe, berriz, Antiokian gelditu ziren, beste askorekin batera Jaunaren mezuaren berri ona irakasten eta azaltzen.
36 Handik aldi batera, Paulok esan zion Bernaberi: «Goazen berriro Jaunaren mezua aldarrikatu genuen hiri haietara, senideak nola dauden ikustera».