37 Bernabek berekin eraman nahi zuen Joan Markos ere.
38 Baina Paulok, Panfilian alde egin eta lanean lagundu ez zien gizona berriro berekin hartzea ez zuen ongi ikusten.
39 Biziki haserretu ziren biak, eta nor bere aldetik joan zen. Bernabek Markos hartu zuen eta Ziprera atera zen itsasoz;
40 Paulok, aldiz, Silas aukeratu zuen eta, senideek Jaunaren onginahiari gomendatu ziotelarik, atera egin zen.
41 Sirian eta Zilizian barrena joan zen, eliz elkarteak gogoberotuz.