1 Paulo Derbera heldu zen eta gero Listrara. Han Timoteo izeneko ikasle bat aurkitu zuen; ama judua zuen eta kristaua; aita, berriz, greziarra.
2 Izen ona zuen Listrako eta Ikonioko senideen artean.
3 Paulok, berekin eraman nahi zuelarik, erdaindu egin zuen inguru haietako juduengatik, denek baitzekiten aita greziarra zuela.
4 Igarotzen ziren hirietan, Jerusalemgo apostoluen eta arduradunen erabakiak ematen zizkieten jakitera, bete zitzaten.
5 Eliz elkarteak fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz zihoazen.
6 Gero, Paulo eta Silas Frigia eta Galazia eskualdeetan barrena joan ziren, Espiritu Santuak eragotzi egin baitzien Asia probintzian mezua zabaltzea.