22 Jendea haien aurka altxatu zen, eta epaileek jantziak kendu eta zigorkatzeko agindu zuten.
23 Ongi egurtu ondoren, kartzelara bota zituzten, kartzelazainari arduraz zaintzeko aginduz.
24 Agindu bezala, kartzelazainak barrueneko gelan sartu zituen eta oinak zepoan lotu zizkien.
25 Gauerdi aldera, Paulo eta Silas otoitzean ari ziren, Jainkoari gorespenak kantatzen; beste presoak entzuten zeuden.
26 Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dar-dar eragin baitzien. Eta kolpetik ate guztiak zabaldu ziren eta denen kateak askatu.
27 Esnatu zen kartzelazaina eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko, presoek ihes egin zutelakoan.
28 Baina Paulok deiadar egin zion:—Ez egin kalterik zeure buruari, denok hemen gaude eta.