31 Haiek erantzun zioten:—Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete.
32 Eta Jaunaren mezua iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei.
33 Gau-ordu hartan bertan, kartzelazainak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.
34 Ondoren, bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten, Jainkoarengan sinetsi zutelako.
35 Eguna argitu zuenean, epaileek guardiak bidali zituzten, kartzelazainari esatera:—Aska itzazu gizon horiek.
36 Kartzelazainak Paulori berri eman zion, esanez:—Epaileek zuek askatzeko esan dute. Atera, bada, eta zoazte bakean.
37 Baina Paulok guardiei esan zien:—Gu, Erromako hiritar izanik, epaitu gabe denen aurrean zigorkatu eta kartzelan sartu gaituzte, eta orain ezkutuan nahi gaituztela atera? Ez horixe! Datozela beraiek gu ateratzera!