26 «Gizon bakar batengandik sorrarazi zituen Jainkoak nazio guztiak, lur zabal osoan bizi zitezen, bakoitzari bere garai eta lur-mugak ezarriz.
27 Eta hau guztia, Jainkoa bila zezaten, ea itsumustuka bederen aurkitzen zuten; izan ere, ez dago guretako bakoitzarengandik urruti,
28 zeren harengan bizi baikara eta harengan mugitzen, eta izan ere harengan baikara; hori bera esan dute zuen olerkari batzuek ere: “Haren jatorrikoak gara”.
29 Beraz, Jainkoaren jatorrikoak bagara, ez genezake pentsa Jainkoa giza trebetasunak eta irudimenak landutako urre, zilar edo harrizko irudien antzeko denik.
30 Baina Jainkoak ez du kontuan hartu nahi izan gizakien iraganaldia, ezjakinean bizi izan zireneko garaia, eta bihozberritzeko agintzen die orain guztiei edonon.
31 Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna, eta horretarako ezarri duen gizonaren bidez epaituko ere, berau hildakoen artetik piztuz denei ziur erakutsi dien bezala».
32 «Hildakoen piztuera» aipatzen zuela entzutean, batzuk barrez hasi zitzaizkion; beste batzuek, berriz, esan zioten: «Beste batean entzungo dizugu horretaz».