7 eta Jasonek etxean hartu ditu. Hauek guztiok enperadorearen aginduen aurka ari dira, badela beste errege bat esanez, Jesus alegia».
8 Hitz hauek asaldatu egin zituzten jendea eta agintariak;
9 baina, fidantza kendu ondoren, askatu egin zituzten Jason eta gainerakoak.
10 Senideek Paulo eta Silas Bereara bidali zituzten berehala, gauez. Iritsi zirenean, juduen sinagogara joan ziren.
11 Bereako juduek, Tesalonikakoak baino jatorragoak izaki eta, gogo biziz hartu zuten mezua; egunero aztertu ohi zituzten Liburu Santuak, gauzak hala ote ziren ikusteko.
12 Haietako askok sinetsi zuten, baita jentilen arteko emakume handiki eta gizonezko mordoxka batek ere.
13 Baina Tesalonikako juduak, Paulok Berean ere Jainkoaren hitza iragartzen ziharduela jakitean, hara joan ziren, hango jendea ere asaldatu eta nahastera.