16 Eta auzitegitik kanpora bidali zituen.
17 Orduan, denek Sostenes sinagogako buruzagiari heldu eta jipoi ederra eman zioten auzitegi aurrean bertan. Galionek ez zien jaramonik egin.
18 Oraindik aldi batean Korinton gelditu zen Paulo. Gero, senideak agurtu eta Siriarantz atera zen ontziz Priszila eta Akilarekin. Zenkreasen ilea motz-motz egin zuen, egina zuen botoa betetzeko.
19 Efesora iristean, bere lagunak utzi egin zituen eta, sinagogara joanik, juduekin eztabaidan hasi zen.
20 Hauek denbora gehiago beraiekin gelditzeko eskatu zioten arren, hark ezezkoa eman zien;
21 baina agurtzean esan zien: «Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun».Efesotik ontziz atera
22 eta Zesarean lehorreratu zen; handik Jerusalemgo eliz elkartea agurtzera igo zen eta gero Antiokiara jaitsi.