10 Bi urte egin zituen horrela, eta Asia probintziako guztiek, judu nahiz jentil, entzun ahal izan zuten Jaunaren mezua.
11 Mirari handiak egiten zituen Jainkoak Pauloren eskuz:
12 aski zen hark soinean eramandako musuzapi edo beste jantziren bat gaixoei ezartzea, haiengandik gaitzak uxatzeko eta espiritu gaiztoak botatzeko.
13 Harat-honat zebiltzan judu exortzista batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko. Honela esaten zieten: «Paulok hots egiten duen Jesusen izenean, irteteko agintzen dizuet!»
14 Apaizburu zen Eskeba izeneko judu baten zazpi seme zebiltzan horretan.
15 Baina espiritu gaiztoak erantzun zien: «Ezagutzen dut Jesus eta badakit Paulo nor den. Baina nor zarete zuek?»
16 Bat-batean, espiritu gaiztodun gizonak gainera oldartu eta menpean hartu zituen denak, eta hain gogor eraso zien, ezen larrugorrian eta zauriturik ihes egin behar izan baitzuten etxe hartatik.