2 eta galdetu zien:—Hartu al zenuten Espiritu Santua sinetsi zenutenean?Haiek erantzun zioten:—Espiritu Santua badenik ere ez dugu entzun.
3 Paulok, berriro:—Zein bataio hartu duzue, bada?Haiek erantzun:—Joanen bataioa .
4 Eta Paulok esan zien:—Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.
5 Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu ziren.
6 Paulok eskuak ezarri zizkienean, Espiritu Santua etorri zitzaien gainera, eta hizketa arrotzez mintzatzen eta profeta gisa hitz egiten hasi ziren.
7 Hamabiren bat lagun ziren.
8 Hiru hilabetetan zehar, sinagogara joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz.