31 Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko.
32 Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren.
33 Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik; honek, eskuaz isiltzeko keinu eginik, batzarrari argitasunak eman nahi zizkion.
34 Baina judua zela jabetu bezain laster, denak aho batez oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»Eta ia bi ordu egin zituzten halaxe oihuka.
35 Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela?
36 Hori ukaezina da; zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe.
37 Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari.